⛅ EGURALDIA

'Sol Invictus'

Erredakzioa 2023ko ira. 14a, 08:29

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur giro eguzkitsua mantenduko da, baina bihar berriro hodeiak eta ekaitzak izango ditugu.

Goizean lainoak agertuko diren arren, egunean zehar Eguzkia izango da jaun eta jabe. Eolok ekialdetik egingo du, eta tenperaturek gora egingo dute: Gasteizen 14 eta 26 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bihar kontrako norabidean joango dira kontuak, eta hodei gehiago ikusiko ditugu. Zerua tarteka hodeitsu egoteaz harago, arratsalde partean ekaitzak egon daitezke. Termometroetan, ordea, gauzak antzera geratuko dira, eguneko tartea 15 era 26 gradu artean egongo delako. 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago