⛅ EGURALDIA

Pixkanaka, garbitzera

Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 08:48

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak goizean mantenduko dira, baina arratsaldetik aurrera gero eta garbiago egongo da, eta biharko egun eguzkitsua espero izatekoa da.

Zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, bereziki goizean. Gero pixkanaka gardenago gertuko da. Aurreko egunetan bezala, Eolo ipar osagaian mantenduko da, indar askorik gabe. Termometroari dagokionez, hiriburuan 14 eta 22 gradu arteko aldea egongo da.

Bihar agertoki lainotsuak ikusiko ditugu goizean goiz, baina goizak aurrera egin ahala garbitzera egingo du, eta egun eguzkitsua geratuko da. Haizeak norabidea aldatuko du, eta ekialdetik zein hego-ekialdetik egingo du ufa. Eguzkiaren eraginak tenperaturetan izango du isla: Gasteizen, 14 eta 26 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago