⛅ EGURALDIA

Freskoago geratuko da

Erredakzioa 2023ko ira. 12a, 08:50

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Zeru hodeitsuak mantenduko dira, bai eta zaparrada trumoitsuak izateko arriskua ere.

Azken egunotako giroak segida izango du. Izan ere, astearte honetako zerua hodei ugarirekin mantenduko da, eta noizean behin zaparrada trumoitsuak botako ditu. Haizeak iparraldetik joko du. Tenperaturetan jaitsiera nabarmena egongo da: Gasteizen 14 eta 21 gradu arteko aldea iragarri dute.

Bihar ere hodeiak ikusiko ditugu, baina gutxitzera egingo dute. Arratsalderako garbiago egongo bide da. Eolok iparraldetik ufa egiten jarraituko du, eta tenperaturak ere antzera ibiliko dira: 14 eta 23 gradu artean mugituko da galinstanoa hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago