⛅ EGURALDIA

Ez dira pausatuko

Erredakzioa 2023ko irailaren 11

Bai gaurko zein biharko ekaitzak iragarri dituzte, eta txingorra ere bota lezake. Abisu horia eman du Euskalmetek, prezipitazio altuengatik.

Eguna tarteka hodeitsu egongo da gaur, Euskalmetek argitaratu duen azken iragarpenaren arabera. Zaparrada trumoitsuak botako ditu, batez ere goizean eta egunaren amaieran, eta txingorra ere bota lezake. Abisu horia ezarri dute, prezipitazio handiak izateko arriskua dela eta. Haizeak iparretik egingo du ufa, eta batez ere haizeguneetan bolada oso gogorrak izan ditzake. Gasteizen termometroa 16 eta 27 graduen bueltan ibiliko da. 

Bihar antzeko agertokia izango dugu: zerua are hodeitsuago egongo da, eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke; zenbait tokitan oso handiak. Momentuz Euskalmetek ez du luzatu abisu horia, baina litekeena da hori gertatzea gaurko egunean zehar. Gasteizen 15 eta 23 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bideoa: ARITZ MARTINEZ DE LUNA, JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago