⛅ EGURALDIA

Ostarte egunak

Erredakzioa 2023ko irailaren 7a

Beroa izango dugu, baina hodeiez lagunduta. Batez ere bihar arratsaldean euria egin dezake, ekaitz modura.

Gaur hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Arratsalderako bero hodeiak garatuko dira, baina ez dirudi ura askatuko dutenik. Aurreko egunetan bezala, Eolo hego osagaian geratuko da gehienetan, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturak alto mantenduko dira: Gasteizen 17 graduan hasi eta 30 gradura igoko dira.

Bihar ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta bezperan izandako bero hodeiak errepikatuko dira. Oraingoan bai, ekaitz trumoitsuak gerta daitezke, bereziki arratsaldetik aurrera. Haizea gogor arituko da, hegoaldetik. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, 17 eta 30 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago