Herriz herriko bilerak, Arabako Errioxan euskara ikasteko

Erredakzioa 2023ko irailaren 6a

Oiongo IKA euskaltegia, Diputazio kaleko 32. zenbakian. / Argazkia: IKA

Aurten ere, Oiongo IKA euskaltegiak Arabako Errioxako herritarrentzako matrikulazio bilerak deitu ditu irailean, herriz herri, urriaren 2an hasiko den ikasturteko taldeak osatzeko.

Abian da ikasturte honetan Arabako Errioxako IKA euskaltegian, Oionen, helduak euskara ikastera animatzeko kanpaina, Euskara irrIKA: aprende euskera con una sonrisa lelopean.

Urtero bezala, eskualdean euskara ikasi nahi duen orori matrikulazioa errazteko asmoz, hainbat bilera ireki deitu dituzte herriz herri; besteak beste, ikaslegai kopurua, bakoitzaren maila eta taldea osatzeko ordutegirik egokiena aztertuko dituzte bertan.

Egutegia

EGUNA

LEKUA

HELBIDEA

ORDUA

IRAILAK 11

Lapuebla

Ikastola 

09:30

IRAILAK 11

Lapuebla Ikastola 19:30

IRAILAK 12

Guardia Euskaltegia 19:30

IRAILAK 13

Logroño El Fuero de Logroño Hizkuntza Eskola Ofiziala - San Juan Pablo II, 4 - Bilera gela 19:00

IRAILAK 14

Oion Hegoalde aretoa 09:00

IRAILAK 14

Oion Euskaltegia 19:30

IRAILAK 15

Eltziego Irakasleen etxea 10:00

IRAILAK 15

Eltziego Irakasleen etxea 19:00

IRAILAK 18

Bastida Kultur etxea 09:30

IRAILAK 18

Bastida Kultur etxea 19:30

IRAILAK 19

Mendabia Mendaberria lokala 20:00

IRAILAK 20

Lantziego Gizarte etxea 09:30

IRAILAK 20

Lantziego Gizarte etxea 19:30

IRAILAK 21

Viana Elena Matute aretoa 09:30

IRAILAK 21

Viana Elena Matute aretoa 19:30

IRAILAK 22

Samaniego Osasun Zentroa 19:00

IRAILAK 22

Villabuena Kultur aretoa 20:15 

Gerturatzeko aukerarik ez duen jendeak Oiongo Diputazio kaleko 32. zenbakian dagoen euskaltegira jo dezake, edo telefonoz deitu 945 60 10 87 zenbakira; goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Bilera horien ostean eta matrikulazioa amaitu eta gero, irailaren azken astean, euskaltegiak ikaslegai guztiei banan-banan deituko die, maila bakoitzeko taldeak zein herritan eta zein ordutan sortuko diren esateko.

Ikasturtea urriaren 2an hasi eta ekainaren 27an amaituko da. Normalean, eskolak bi ordukoak izan ohi dira; gehienetan, astean zortzi ordukoak, baina sei edo laukoak ere izan ohi dira. Horrez gain, aurrez aurreko eskoletara joateko aukerarik ez dutenentzako, etxetik internet bidez ikasteko sistema bat ere eskaintzen du euskaltegiak, tutoretzez eta mintza-saioz osatuta.

Beraz, Arabako Errioxako ikasleek hiru aukera nagusi izango dituzte euskara ikasteko: aurrez aurreko ikasteredua; tutorizatutako autoikaskuntza, tutoretza eta mintza-saioekin (aurrez aurre edo bideokonferentziaz); eta urrutiko aurrez aurreko talde irakaskuntza ikasteredua. Gainera, klasetik kanpo euskara lantzeko xedearekin, urtean zehar kultur ekitaldi ugari antolatu ohi du euskaltegiak: txangoak, antzerkiak, hitzaldiak, afariak...

Joan den ikasturtean (2022/2023), 187 ikasle izan dira Arabako Errioxako euskaltegian. Horietako 147 aurrez aurreko taldeetan, eta beste 40 modu telematikoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago