⛅ EGURALDIA

Eguzkiak eutsiko dio

Erredakzioa 2023ko irailaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia mantenduko da, baina apurka-apurka hodeiek gero eta tarte gehiago hartuko dute.

Eguzkia mantenduko da, baina apurka-apurka hodeiek gero eta tarte gehiago hartuko dute.

Gaur ere giro eguzkitsua mantenduko da egon osoan, baina tarte hodeitsuak izango ditugu ere. Eolok hegotik joko du gehienetan, eta bolada gogorrak izango ditu zenbaitetan. Tenperaturak goiko mailetan geratuko dira: Gasteizen 16 eta 29 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bihar ez da hain garbi egongo, hodeiak eta ostarteak zabalduko direlarik. Egunaren amaieran bero hodeiak garatuko dira. Haizea eta tenperaturen tartea bezperaren bide beretik joango dira ostegunean ere: hego haizea izango da nagusi, eta hiriburuan 17 eta 29 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago