⛅ EGURALDIA

Zeru egonkorrak

Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 08:28

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Datozen orduetan Eguzkia gailenduko da, eta tenperatura beroak mantenduko dira.

Egunaren hasieran hodeiak egon daitezke, baina pixkanaka garbitzen joango da, eta egun eguzkitsua geratuko dela espero da. Haizea hegoaldetik etorriko da, eta zenbaitetan gogoz egingo du. Tenperaturetan ez da aldaketarik egongo, eta goian mantenduko dira: Gasteizerako 17 eta 29 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Biharko iragarpena ia-ia berdina da, Euskalmeteko teknikariak copy-paste bat egin izan balu bezala: giro eguzkitsua espero da, egunaren hasieran zerua tarteka hodeitsu egon daitekeen arren. Eolo ere berdinetan ibiliko da, hegotik, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea ere oso antzekoa izango da hiriburuan, 16 graduan hasita eta 29 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide