⛅ EGURALDIA

Sargoria, haizea eta tximistak

Erredakzioa 2023ko irailaren 4a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun beroa daukagu aurrean, baina baita hezea ere. Arratsalderako bero hori zeruan pilatuko da, eta, ohi bezala, ekaitz modura askatu daiteke. Abisu horia dago, haizea eta tenperatura altuak direla eta.

Hegoaldean lainoak ager daitezke, bai eta hauts gandua ere. Gainerakoan, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta ekaitz modura askatu dezakete ura. Haize indartsua ibiliko da. Hain zuzen, Euskalmetek abisu horia eman du, tenperatura altu iraunkorragatik, bai eta —eguerdira arte—, haizeagatik ere: haizeak 80 km/h-ko abiadura har dezake, haizegune ez diren lekuetara iritsita. Tenperaturei dagokienez, AEMETen arabera, Gasteizen 17 graduan hasi eta 30 graduraino iritsiko da termometroa. 

Asteartea lainoekin esnatuko da ere, batez ere hegoaldean. Behin altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da; horiek erdi eta goi mailakoak izango dira gehienbat. Haizeak hego-ekialdetik egingo du gehienetan, eta bolada oso gogorrak har ditzake. Beroa eta sargoria mantenduko dira: hiriburuan 18 eta 29 gradu arteko aldea espero da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago