Goizean goiz lainoak izango ditugu, baina, behin horiek altxatuta, zerua hodei gutxirekin edo ia-ia oskarbi geratu da. Haizea ahul ibiliko da, noraezean; alabaina, arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Tenperatura maximoak dezente igoko dira: Gasteizen 10 eta 27 gradu arteko aldea espero dute.
Biharko goiza antzera egongo da, hodei gutxirekin, baina arratsaldetik aurrera bero hodeiak garatuko dira, eta zerua oso hodeitsu geratuko da, Euskalmeten arabera. Horiekin batera, zaparrada ertain eta trumoitsuak gerta daitezke. Goizean Eolok hegotik egingo du ufa, eta, ohi bezala, arratsaldean iparraldetik egingo du, bolada gogorrekin. Tenperaturak are gehiago igoko dira, hiriburuan 13 eta 32 gradu artean finkatuko direlarik.