⛅ EGURALDIA

Fresko eta partez estalita

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 30a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurko eguna atzokoaren parekoa izango da, baina bihar aldaketa etorriko da berriro, batez ere tenperaturetan.

Gaurko eguna atzokoaren parekoa izango da, baina bihar aldaketa etorriko da berriro, batez ere tenperatureta

Atzo bezala, gaur zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta zaparradaren bat bota lezake. Arratsaldean ipar osagaiko haizeak bolada gogorrak izan ditzake. Termometroetan ere ez da demaseko aldaketarik espero: hiriburuan 12 eta 21 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Bihar zerua pixka bat garbiago egongo omen da, eta, aspaldiko partez, lainoak ikusiko ditugu goizean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Aldaketa handiena termometroetan egongo da, eguneko aldea asko zabalduko baita: Gasteizen 9 graduan egongo da minimoa, baina beroa pilatu ahala 26 graduraino iritsiko da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago