⛅ EGURALDIA

Agertoki iguala

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzoko eguraldiak segida izango du datozen bi egunetan: zeru partez estaliak eta noizbehinkako euriren bat.

Gaur zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, eta noizean behin euri arina egin dezake. Haizeak iparraldetik egingo du ufa, eta bereziki arratsaldean gogotsuago egingo bide du. Gasteizen, tenperaturak 12 graduan abiatuko dira, eta ez dira 22 gradutik pasako.

Asteazkenean ere oso agertoki antzekoa izango dugu ortzian: orduan ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta euri pixka bat egin dezake. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizearekin hasiko da eguna, baina arratsaldean iparraldeko osagaian finkatuko da, bolada gogorrekin. Termometroetan ere ez da aldaketari igarriko, Gasteizen galinstanoa 11 graduan hasi eta 21 gradura mugituko delako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago