⛅ EGURALDIA

Hodeitsu, lanerako buelta errazteko

Erredakzioa 2023ko abu. 28a, 09:03

Abuztuko azken egunek udazken itxura hartuko dute, joan den asteetako beroa alde batera utzita.

Asteburuan izandako eguraldiaren aldaketa bere horretan mantenduko da datozen orduetan, eta tenperatura altuak alde batera geratuko dira momentuz. Gaur lurralde gehienean zeru oso hodeitsuak izango ditugu; are, egunaren lehenengo partean zaparradak izan daitezkeela iragarri du Euskalmetek. Ipar haizea izango dugu, bolada gogor batzuekin. Gasteizen 12 eta 21 gradu arteko tenperaturak espero dira.

Biharko eguraldia ia-ia gaurkoaren kalko bat izango da: zeru hodeitsuak eta, noizbehinka, euria izango dugu ere. Haizea ere berdintsu ibiliko da, iparretik, eta zenbaitetan gogotsu ariko da. Tenperaturak hiriburuan oso antzera ibiliko dira: 11 graduan hasi eta 22 gradura iritsiko direla dio AEMETek.

Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide