Hodeiak ikusiko ditugu gaur lurralde gehienean, eta batez ere arratsaldetik aurrera euria askatu dezakete. Ohi bezala, hegoaldean hodei gutxiago ikusiko dira. Iparraldeko edo ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, arratsalde partean bolada gogorrak izan ditzakeena. Tenperaturei dagokienez, asko jaitsiko dira, batez ere maximoak: Gasteizen 16 eta 27 gradu artean ibiliko da termometroa.
Asteburuan, ostiral arratsaldean etorritako hodeiak gurekin geratuko dira, eta euria ere ikusiko dugu, bereziki larunbatean. AEMETen arabera, igande arratsaldetik aurrera Eguzkia berriro gailenduko da. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira: hurrenez hurren, larunbatean eta igandean 12-20 eta 11-19 gradu artekoak izango dituzte hiriburuan.