Azken egunotako sargoria mantenduko da gaur, baina bihar egoera dezente hobetuko omen da, batez ere erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean, berriz, tenperaturak pixka bat jaitsiko diren arren, bero handia mantenduko da, baita gauez ere. Gaur goizean eguzkitsu mantenduko da, eta arratsaldean bero hodeiak garatuko dira. Euskalmeten arabera, zaparradaren bat utzi lezakete. Haizea hegoaldeko osagaian geratuko da, bero sentsazioa handituz. Gasteizen minimoa 19 gradutan egongo da, eta termometroa 41 gradura iritsiko da, AEMETen arabera. Alerta laranja egoera mantendu du Euskalmetek EAE osorako.
Bihar, berriz, Euskalmeten arabera lurralde gehienean tarteka hodeitsu egongo da, eta ipar haizeak freskotasun pixka bat ekarriko du. AEMETen arabera, oso hodeitsu geratuko da, eta euria izango dugu ere. Arratsaldean bolada gogorrak izan ahalko ditu. Gasteizen tenperaturak amilduko dira, 16 eta 26 gradu arteko ibilbidea eginez.