Eguraldia

Alerta laranja ezarri dute asteazkenerako

Erredakzioa 2023ko abu. 8a, 13:41
Oinarrizko aholku batzuk eman ditu Gasteizko Udalak. Argazkia: Gasteizko Udala

Gasteizko Udalak muturreko bero egoeretarako aurrez ikusitako protokoloa aktibatu du

Araba alerta laranjan izango da beroagatik asteazken honetan. 40ºC temperatura maximoak izan daitezke, eta hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du 12:00etatik 21:00etara bitartean. Lurralde osoan tenperatura oso altuak espero dira.

Hala, Gasteizko Udalak muturreko bero egoeretarako aurrez ikusitako protokoloa aktibatu du eta herritarren osasuna babesteko eta bero-kolpeak ekiditeko neurri batzuk gomendatu ditu, batez ere arrisku-taldeei zuzenduta: adingabeak, adinekoak, gaixo kronikoak eta patologia batzuk dituzten pertsonak. Udalaren webgunean kontsulta daitezke oinarrizko aholku horiek.

Euskalmeten iragarpenen arabera, ostegunean, abuztuaren 10ean, Arabako hiriburuko gehieneko tenperatura 30 gradu baino gutxiagokoa izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide