San Lorenzon ohiko erromeria egingo dute ostegunean

Erredakzioa 2023ko abu. 7a, 12:30
Lalastratik abiatuko da San Lorenzora txangoa, 10:00etan. Argazkia: ALEA

Besteak beste, Gatzagako banda eta haurrentzako jolasak izango dira egunean zehar antolatutako jardueren artean.

Abuztuaren 10ean, ostegunean, Valderejoko parke naturalean San Lorenzo ohiko erromeria egingo dute,n Gaubeako eta Losa haraneko bizilagunak biltzen dituen ospakizuna. Jai eguna goizeko hamarretan hasiko da, Anderejoko mendilerroan kokatuta dagoen San Lorenzo ermitara igota.

Besteak beste, meza bat egingo dute 11:30ean, eta, ondoren, txoripanak eta freskagarriak banatuko dituzte bertaratutakoen artean, Gatzagako bandako musikak lagunduta. Bertako produktuen zozketa ere egingo dute. Arratsaldeko ekitaldien artean, arratsaldean Lalastrara jaistea eta bola-joko txapelketa izango dira, eta haurrentzako lantegiak ere prestatuko dituzte.

Aldundiak adineko eta mugikortasun urriko pertsonentzat doako garraio zerbitzua jarriko du baselizara joateko, beranduenez 11:00ak arte.

Erromeria hau 1990eko hamarkadan berreskuratu zuten, Valderejo parke natural izendatu ondoren, eta, harrezkero, ehunka lagun biltzen ditu urtero. Beste urte batzuetan bezala, 14:30etik aurrera, Valderejo Etxea jatetxeak paella eta edari bat banatuko ditu 10 euroan. Erreserbak: 945-353085.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide