Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, udaltzainek 46 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean, bere bikotekidea jotzeagatik. Erasotuak zauriak zituen, eta osasun zentro batean artatu behar izan zuten.
Goizeko 08:30ean izan zen; bi gizonen arteko borroka bat ikusi zuen Udaltzaingoaren patruila batek Portal de Arriaga kalean. Biak banandu ostean, jakin zuten haietako batek bere bikotekidea jo zuela minutu batzuk lehenago. Biktimaren zauriak eta kolpeak ikusi ostean, gizona atxilotu zuten eta emakumea osasun zentro batera eraman.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.