Meliton Manzanas biktima moduan gogoratu du Biktimen Oroimenerako Zentroak

Erredakzioa 2023ko abuztuaren 2a

Biktimen Oroimenerako Zentroa, Gasteizen. Argazkia: ALEA

Aurten ere, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, ez du aipatu Manzanasek frankismo garaiko indarkerian izan zuen erantzukizuna

Kritika ugari eragin ditu, berriz ere, Gasteizko Biktimen Oroimenerako Zentroak, Meliton Manzanas biktima moduan gogoratu ostean, hamaika euskal atxiloturi egindako torturak gogoratu gabe. ETAk hil zuela 55 urte bete direnean, sare sozialetan mezua zabaldu dute zentrotik: "55 urte bete dira ETAk inspektore burua hil zuenetik. Ia berehala hil zen, bere etxe atarian sartu zenean zain zuen terrorista baten bost tiroen ondorioz".

Manzanosek frankismo garaiko indarkerian izan zuen erantzunkizuna, aldiz, ez dute aipatzen mezuan, aurreko urteetan idatzitakoetan egin moduan. Orduan ere kritika ugari izan ziren; iazko mezuaren ostean, Foro Sozialak "birbiktimizazio" hori saihesteko eskatu zion Gasteizko zentroari, baina ez zuen erantzunik jaso zentrotik.

Aurten, sare sozialetan mezua zabaldu eta berehala, dozenaka kritika eragin ditu.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago