Bi zauritu izan dira Donemiliagan izandako istripuan

Erredakzioa 2023ko uztailaren 31

12:45ean gertatu da istripua, Donemiliaga parean. Argazkia: @TESAraba

Bi kamioiren arteko talka izan da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; berriz ireki dute, baina auto-ilarak luzeak dira oraindik

A-1 errepideak moztuta jarraitzen du Donemiliaga parean, Irungo noranzkoan, bi kamioik talka egin ostean. Bi kamioietako gidariak zauritu egin dira.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 12:45ean gertatu da, eta, horren ondorioz, hainbat lesio izan dituzte gidariek. Horietako bat Santiago ospitalera eraman dute, eta bestea Txagorritxura. Istripuaren ondorioz, gainera, zirkulazioa eten behar izan dute Irungo noranzkoan, eta zirkulazioa A-3138 errepidetik desbideratzen ari dira. Horren ondorioz, hamar kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago