⛅ EGURALDIA

Hodeiak eta euri arina asteburuan

Erredakzioa 2023ko uztailaren 28a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur eguzkitsu mantenduko den arren, asteburuak aldaketa dakar: hodei gehiago ikusiko ditugu, eta euria ere egin dezake, batez ere igande goizean.

Hasierako laino batzuk kenduta, ostiraleko zeruak nahiko garbi geratuko dira, hodei batzuez zipriztinduta. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu goizean, baina, eguerditik aurrera, indartsuago ibiliko da, eta ipar osagaikoa izango da gehienbat. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute behera, baina, oro har, egun beroa izango dugu: Gasteizen 14 eta 30 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Asteburuari dagokionez, larunbat goiza tarteka hodeitu egongo da, eta hodei horiek ugalduko dira arratsaldean. Igandea ere hodeitsu egongo da. AEMETen arabera, euri arina egin dezake, larunbat arratsaldean eta, bereziki, igandearen lehen partean. Hodei eta euri horiekin batera, tenperatura maximoetan aldaketa egongo da: 14 gradutan hasita, larunbatean eta igandean hurrenez hurren 28 eta 24 graduraino igoko da termometroa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago