⛅ EGURALDIA

Beroa, eta txingor ekaitzak aukeran

Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 08:38
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean ekaitzak sortu daitezkeela ohartarazi du AEMETek; txingorrarekin eta haize gogorrekin lagunduta joan daitezke. Hiriburuan 33 gradura arteko tenperatura iragarri dute.

Lehen orduetan lainoak sortuko dira, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi mantenduko da. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta horiek bildutako ura arratsaldean zaparrada modura askatu daiteke. Txingorra izateko aukeraz ere ohartarazi du Euskalmetek, baina momentuz (08:30) ez du aparteko abisurik eman. AEMETek ekaitz arriskuaz informatu du, %40-70 arteko posibilitatea aipatuta. 70-80 kilometro orduko haizeez eta txingorra izateko aukera aipatu du ere. Haizeak hegoaldetik joko du gehienetan, ahul, baina arratsaldean bolada gogorrak izan ditzake, are gehiago ekaitzak sortzen diren tokietan. Termometroari dagokionez, gaur 13 eta 33 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.  

Bihar zerua hodeitsuago egongo da, baina erdi eta goi mailako hodeiak izango dira, eta ostarte zabalak ere izango dira. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da; goizean batez ere hego osagaiarekin, baina arratsaldean iparretik egingo du. Termometroan, minimoak ez dira iritsiko gaurko langara, baina nahiko altuak mantenduko dira: hiriburuan 14 eta 30 gradu arteko aldea iragarri du AEMETek.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide