⛅ EGURALDIA

Beroa dator berriz ere

Erredakzioa 2023ko uztailaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Alde nabarmena egongo da tenperatura minimo eta maximoen artean, eta bihar hiriburuan 33 gradura iritsi daiteke.

Zenbait lekutan lainoarekin hasiko da eguna, baina, ondoren, eguzkitsu mantenduko da, hodei batzuez zipriztinduta. Haizeak iparraldetik joko du gehienetan, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Termometroetan, maximoetan igarriko da aldaketa gehiena: 12 graduan hasi eta 26 gradurainoko aldea izango dute Gasteizen.

Biharko, antzeko agertokia izango dugu. Hasierako lainoak desagertzean, zerua nahiko garbi mantenduko da. Osterantzean, arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Eolok hegoaldetik ufa egingo du hasieran, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Galinstanoak are gehiago egingo du gora, 13 graduan hasi eta 33 gradura iritsiraino. 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago