⛅ EGURALDIA

Freskatze bidean

Erredakzioa 2023ko uztailaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiekin etorriko da astelehena, bereziki goizean, baina gero zerua garbiagoa geratuko da. Tenperaturetan nabarituko da alde gehiena, beheranzko bidean.

Astea zeru hodeitsuarekin hasiko da, eta batez ere goizean euria egin dezake. Iparraldeko haizea izango dugu, arratsaldean bolada gogorrak izango dituena. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira: Gasteizen 13 eta 21 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa.

Biharko, berriz, hodei gutxiago espero dira. Batez ere egunaren lehen partean tarteka hodeitsu egongo da. Haizea berdinetan ibiliko da: iparraldetik, eta gogorrago arratsalde partean. Tenperatura minimoak pittin bat jaitsiko dira, maximoa bere horretan geratuko direlarik: 11 eta 21 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago