⛅ EGURALDIA

Bide beretik

Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 08:36
Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Atzokoaren parekoa izango da gaurkoa, eguzkia eta hodeiak tartekatuko direlarik. Biharko estaliago egongo da, eta euri pixka bat izan dezakegu agian.

Antzeko giroa izango dugu gaurkoan ere, atzokoaren pare: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta ipar haizea izango da nagusi. AEMETen arabera, gau partean euri pixka bat etorri daiteke. Ohi bezala, arratsaldean Eolo indartuko da, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, ez da aparteko aldaketarik espero: Gasteizen 14 eta 25 gradu artean mugituko da galinstanoa. 

Bihar estaliago egongo dela espero izatekoa da. Hodeiak eta ostarteak iragarri ditu Euskalmetek. Bezperan bezala, arratsaldean gogorrago arituko den ipar haizea izango dugu. Euskalmetek ez du euririk iragarri. AEMETen arabera, ordea, bihar hiriburuan euria egiteko posibilitatea %100koa da. Tenperaturak zertxobait egingo du behera, hiriburuan 13 eta 23 gradu arteko aldea espero baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide