⛅ EGURALDIA

Sargoria, atzean

Erredakzioa 2023ko uztailaren 19a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Tenperaturak bere onera itzuliko dira, eta zeruan Eguzkia zein hodei batzuk tartekatuko dira.

Atzoko uda mina atzean utzi eta normaltasunera bueltatzeko eguna izango da gaurkoa. Goizean hodei batzuk agertuko diren arren, oro har, egun eguzkitsua izango dugu. Eolok iparraldetik egingo du ufa, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Termometroari dagokionez, 15 eta 24 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Bihar eguna ilunago egongo da zenbaitetan, tarteka zerua hodeitsu egongo baita. Gainerakoan, gaurkoaren bidetik joango da osteguna: ipar osagaiko haizea, arratsaldean gogorragoa izango dena, eta tenperatura tarte berdina hiriburuan: 15 eta 24 gradu artekoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago