Gaur, oro har, egun eguzkitsua izango da, baina tarteka hodei batzuk agertu daitezke ere. Haizeak arratsaldean iparretik egingo du ufa, bolada gogorrekin. Baina gaurko ezaugarririk nabarmenena, zalantza barik, beroa izango da. Gasteizen 15 eta 36 gradu arteko aldea izango dute, AEMETen arabera. Oionen, berriz, 19 eta 40 gradu arteko aldea espero da. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du Ebro haranaren ibarrean, muturreko tenperaturak direla-eta. 17:00ak aldera 50-60 kilometro orduko haize boladak espero dira, eta, ondorioz, baso sute arriskuari adi ibili beharko zaio.
Bihar, berriz, aldaketa espero da, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean, ordea, hodei horiek gutxituko dira. Berriro ere, haizea gogorrago ibiliko da arratsaldean, iparraldetik joz. Termometroek menia emango dute: Gasteizen tenperaturak 15 eta 24 gradu artean ibiliko dira. Oionen itzalpetik atera ahalko dira, maximoak 30 gradura baino ez direlako iritsiko.