⛅ EGURALDIA

Biharkoaren zain

Erredakzioa 2023ko uztailaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Beroa izango dugun arren, bildutako hodeitzak giroa epeltzen lagunduko du. Biharko, ordea, muturreko tenperaturetara iritsi daiteke, batez ere hegoaldean.

Goizean lainoak sortuko dira, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Zirimiriren bat egon daitekeela iragarri du Euskalmetek. Halere, orduek aurrera egin ahala zerua garbituko da, eta hodei gutxirekin geratuko da. Ekialdeko haize ahul-bizia izango dugu, eta haizeguneetan bolada gogorrak izan ditzake. Gasteizen 14 eta 28 gradu arteko tenperaturak espero dira. 

Bihar ere lainoak izango ditugu goizean goiz, baina gero zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizeak hegotik joko du, baina arratsaldean ipar-mendebaldeko osagaia hartuko du. Bero gehiago espero da: hiriburuan 15 eta 32 gradu arteko aldea espero da, baina Oionen 40 graduren langara iritsi daitekeela dio AEMETek. Informazio hau astelehen goizean argitaratzeko unean Jaurlaritzak ez du momentuz aparteko abisurik eman, baina AEMETek abisu berezia emana du beroagatik, Trebiñun (37 gradura artekoa) eta Arabako Errioxan (39 gradura artekoa).

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago