Gaur goizean, behin lainoa altxatuta, zerua nahiko garden geratuko da, eta Eguzkiak gogoz joko du, batez ere egunaren lehen partean. Hegoaldeko haizeak ez du lagunduko giroa freskatzen. Arratsaldean, ipar osagaia hartuko du Eolok, eta orduan bai nabaritu ahalko da arintze pittin bat. Termometroa 15 eta 37 gradu artean ibiliko da hiriburuan. Ondorioz, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du.
Datorren astearen hasiera berotsua izango den arren, asteburuan tenperaturak neurtuko dira. Hurrenez hurren, Gasteizen 13-24 eta 11-23 gradu tartean egongo dira larunbat eta igandean. Larunbata nahiko garbi esnatuko den arren, hodeiak pilatuko dira pixkanaka, eta iluntzean euri pixka bat bota dezake. Antzeko egoera mantenduko da igandean ere, batez ere goizean. Arratsalde partean, berriz, zerua garbituz joango da, astelehenean etorriko denaren aurrekari moduan.