Gasteizko hauteskunde mahaiak osatzeko lanean jarraitzen dute

Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 11:20

Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeak. Argazkia: ALEA

Oraindik "gutxi batzuk" falta direla jakinarazi dute udaletik; gaurtik aurrera egingo dute hurrengo banaketa.

Uztailaren 23ko hauteskunde mahaiak oraindik osatu gabe daude Gasteizen, eta hirugarren saiakera bat egingo du udalak. SER irrati kateak jakinarazi dutenez, "gutxi batzuk" falta dira mahai guztiak betetzeko, eta gaurtik aurrera egingo dute hurrengo banaketa.

Aurreko saiakeran, 975 jakinarazpen gehigarri egin behar izan zituzten udaltzainek, lehendabizikoan mahaian izateko aukera ez zutenek alegazioak aurkeztu zituztelako edota mahaian egotea egokitu zitzaien lagunei jakinarazpena ematea lortu ez zutelako. 

Joan den ekainaren 26an udal bulegoetan egindako zozketak Gasteizko mahaietako 2.781 presidente eta bokal izendatu zituen, baina baita 14 ordezko ere postu bakoitzeko, eta horrek zozketa berriak egitea ekidin du. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago