Gaur goiz lanbroa izango dugu, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Halere, arratsaldean hodeiak gutxituko dira, zerua partez hodeitua geratuz. Haizeak ipar eta ipar-ekialdetik egingo du ufa, baina aparteko indarrik gabe. Tenperaturek atzokoaren berdinetan jarraituko dute: hiriburuan 15 eta 26 gradu arteko aldea espero da.
Biharko, berriz, hodei gutxiago izango ditugu. Hego-ekialdeko haize ahul bizia izango dugu, bolada gogor batzuekin. Tenperaturek nabarmen egingo dute gora: Gasteizen 15 graduan hasi eta 37 graduraino jo dezake termometroak. Ohi bezala, hegoaldean langa hori are gorago egongo da: Oionen 39 gradura arte mugituko da galinstanoa. Ondorioz, Jaurlaritzak abisu horia ezarri du, tenperatura altuengatik.