Goizean goiz lainoak agertuko dira, eta, horiek altxatzean, zerua ez da guztiz garbi geratuko, hegoaldean ez bada. Arratsaldean hodeiak pilatu daitezke. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize ahula izango dugu. Tenperaturei dagokienez, bereziki maximoak jaitsiko dira: Gasteizen 14 eta 30 gradu artean mugituko da galinstanoa. Hegoaldean, bestelakoa izango da giroa: Oionen minimoa 18 graduren bueltan ibiliko da, eta maximoak 39 graduko langara iritsiko dira.
Biharko, berriz, aldaketa omen dator, eta, eguzkia izango dugun arren, zerua berriro estaliko da. Eguerditik aurrera euria ere izan dezakete lautadan eta ipar partean, baina hegoaldean Lorenzo temati mantenduko da zeruan. Haizea ipar osagaian mantenduko da, arratsaldean bolada gogorrak izan ditzakeelarik. Gasteizen 14 eta 25 gradu arteko tartean ibiliko dira.