Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu gehienetan, baina eguerdi partean ostarteak zabalduko dira. Bereziki arratsaldean zaparradak izan ditzakegu; izaera trumoitsukoak, gainera. Zenbait lekutan txingorra bota dezakeela dio Euskalmetek. Haizea ipar-ekialdean mantenduko da, ahul-bizi, aurreko egunetan bezala. Gasteizen 14 eta 27 gradu arteko aldea espero dute.
Bihar eguna lainoekin esnatuko da, eta zerua tarteka hodeitsua egongo da. Eguerditik aurrera bero hodeiak pilatzen joango dira, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuen bitartez askatu daiteke pilatutako ura. Haizearen osagai nagusia aldatuko da, hego-ekialdekoa hartuta. Tenperaturak asko igoko dira, hiriburuan 17 eta 30 gradu arteko aldea espero baita.