Atzoko joeran jarraituz, gaur zeru hodeitsua izango dugula iragarri du Euskalmetek, eta arratsalde parterako zaparradaren bat egon daitekeela ohartarazi du. Eolok ipar ekialdetik egingo du ufa, dena ondo bidean, ohiko freskotasunarekin. Termometroetan ez da aldaketa askorik espero: hiriburuan 13 eta 25 gradu arteko aldea izango dute.
Biharko hodei gehiago espero dira, eta baita zaparrada trumoitsuren bat ere. Haizea osagai berdinean ibiliko da: ipar-ekialdetik. Gainera, arratsaldean gogorrago egin lezake. Tenperaturek zertxobait gehiago egongo dute gora, 14 eta 27 gradu artean mantenduz.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
'.