Gaur eguzkia izango dugu, baina tarteka hodeiak ere ager daitezke, bereziki goizean. Haizeak iparretik egingo du ufa gehienetan, indar askorik gabe. Arratsalde partean biziago ibiliko da. Termometroetan, atzokoaren bidetik joango da eguna: Gasteizen eta lautadan 15 eta 25 gradu artean ibiliko dira.
Bihar hodei gehiago izango ditugu goizean goizetik, eta bereziki arratsaldean zaparradaren bat bota dezake. Haizeak bere horretan jarraituko du, ipar osagaian finkatuta, eta arratsaldean gogorrago egin dezake. Termometroan ez da aldaketa askorik espero, eta Gasteizen bederen antzera ibiliko da: 14 eta 25 gradu artean.