Eguna hodeitsu esnatuko da leku gehienetan, baina, orduek aurrera egin ahala, garbitzen joango da, eta hodi gutxi geratuko dira. Arratsalde partean bero hodeiak pilatuko dira; dena dela, Euskalmeten arabera, ez dirudi euria askatuko dutenik. Haizeak ahul joko du, norabide aldakorretik. Goizean ipar osagaian finkatuko da, ahul-bizi. Beroa izango dugun arren, hiriburuan behintzat ez da muturretara iritsiko: 14 eta 26 gradu arteko aldea espero da. Hegoaldean, ohi bezala, bestelakoa izango da giroa: Oionen 31 gradura iritsiko dela dio AEMETek.
Biharko, antzeko joera espero da: goiz lanbroa izan dezakegu egunaren hasieran, eta zerua hodeitsu hasiko da, baina hodei gutxirekin geratuko da gero. Biharkoan ere, bero hodeiak pilatuko dira, norabide aldakorreko haize ahularekin batera. Tenperaturetan ez da demaseko aldaketarik espero: Gasteizen 13 eta 25 gradu arteko aldea izango dute.