Gaur zerua hodeitsu egongo da, baina arratsaldean hodeiak gutxituko direla dio Euskalmetek. Batez ere goizean euri txikia egin dezake. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu. Termometroan, segida izango du tenperaturen jaitsierak: Gasteizen 12 eta 19 gradu arteko aldea espero da.
Asteburuan, antzeko giroa izango dugu: larunbat goizean hodeiak pilatuko dira, eta hor mantenduko dira egun gehienean. Igandea ere hodeitsu egongo bide da. AEMETen arabera, euria egin dezake Gasteizen, Tourrari behar bezalako harrera egiteko. Goizean, euria egiteko probabilitatea %100 dela zehaztu du agentzia estatalak. Sargoria izango dugu ere, tenperaturei erreparatuta: larunbat eta igandean, hurrenez hurren, 12-23 eta 15-23 gradu arteko aldeak iragarri dituzte hiribururako.