Hodeiak eta ostarteak izango ditugu ostegun honetan. Egunak aurrera egin ahala hodeiak pilatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak izateko aukera egongo da. Haizeak iparraldetik joko du, eta bolada gogorrak izango ditu arratsaldean. Tenperaturetan aldaketa egongo da, bereziki maximoetan: Gasteizen 12 eta 21 gradu arteko alde espero da.
Bihar ere hodeiak eta eguzkia tartekatuko direla dio Euskalmetek. Haizea azken egunotako joera berean mantenduko da: iparraldetik egingo du ufa, arratsalde partean bolada gogorragoak izanik. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, 11 eta 19 gradu artean mantenduta.