Lainoekin hasi da asteazkena, eta zerua oso hodeitsu mantenduko da hasieran. Denborarekin, horiek gutxituz joango dira, eta partez hodeituta geratuko da arratsaldea, Euskalmeten arabera. Iparraldeko haize ahula izango dugu, arratsaldean biziago ibiliko dena. Hiriburuan, tenperaturen tartea 13 graduan hasi eta 25 gradura iritsiko da gehienez.
Biharko, kontrako joera izango dugu: goizean zeru hodeitsua espero da, baina arratsalde partean horiek trinkotuko dira, eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Zaparrada txikiak ere izan ditzakegu, eta, zenbait tokitan, izaera trumoitsua izan dezakete, gainera. Iparraldeko haizeak bolada gogorrak izan ditzake arratsaldean. Termometroetan igarriko da eguzkiaren falta, 13 eta 22 gradu arteko aldea iragarri baitute.