Gaur goizean zerua hodeitsu egongo da, baina eguerditik aurrera argituko du, eta arratsalderako zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Haizeak iparraldetik joko du, ahul, arratsaldean biziago ibili badaiteke ere. Tenperatura 12 eta 24 gradu artean ibiliko da.
Bihar goizean lanbroa ager daiteke; ondoren, zerua hodei gutxirekin egongo da. Iparraldetik joko du Eolok, aparteko indarrik gabe. Termometroan ez da espero demaseko aldaketarik, eguneko tartea —hiriburuan— 14 eta 25 gradu artean ibiliko baita.