Udan ere, kultura plazara

Erredakzioa 2023ko eka. 26a, 18:00

Uztailaren 11n, Aitor Vinagret eta Aurora Brizen 'Kokito eta India'. Argazkia: BASQUE CAPITAL

Aurten ere bueltan da Kultura Plazara! programa. Uztailetik abuztura bitartean, hamahiru ikuskizun eskainiko ditu Gasteizko plaza eta gizarte etxeetan: besteak beste, dantza, txotxongiloak, zirkua, antzerkia eta musika.

Gasteizko Udalaren Kultura Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako Kultura Plazara! programak askotariko diziplina eszenikoko hamahiru ikuskizun eskainiko ditu uda honetako arratsaldetan. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean, sarrera libreko hamahiru emanaldi eskainiko dituzte Gasteizko plaza eta gizarte etxeetan, bertako, Madrilgo, Aragoiko eta Kataluniako artista eta konpainien eskutik.

Programa inauguratzeko, Dantzaz konpainiak Menu dantza ikuskizun ibiltaria eskainiko du hilaren 4an, asteartean, 19:30ean Santa Maria plazatik abiatuta; ondoren, erdigune historikoko zein hiriko erdiguneko hainbat plaza zeharkatuko dituzte, ibilbidea Andre Maria Zuriaren plazan amaituz. Horren ostean, dantza, txotxongiloak, zirkua, antzerkia, musika eta bestelako diziplina eszenikoko lanekin gozatu ahal izango da abuztuaren amaierara bitartean:

  • Uztailak 6, osteguna: Xa! Teatre konpainiaren The Audition ikuskizuna, 19:30ean Ibaiondo gizarte etxeko plazan (zirkua eta clown).
  • Uztailak 11, asteartea: Aitor Vinagret eta Aurora Brizen Kokito eta India ikuskizuna, 19:30ean Zabalgana gizarte etxeko plazan (zuzeneko musika eta keinu-antzerkia).
  • Uztailak 13, osteguna: Estefania de Pazen Argako erregina, 19:30ean Hegoalde gizarte etxean (antzerkia eta zirkua).
  • Uztailak 18, asteartea: Mireia Miracle Companyren Sueña ikuskizuna, 19:30ean Abetxukuko kiroldegiko plazan (clown eta dantza).
  • Uztailak 20, osteguna: Ameztu Antzerkia konpainaren Ipurbeltz antzezlana, 19:30ean Judimendi gizarte etxeko plazan (antzerkia).
  • Uztailak 20, osteguna: Zirika Zirkusen Aurkitu gabeko altxorra, 19:30ean Salburua gizarte etxearen kanpoaldean (zirkua).
  • Abuztuak 17, osteguna: Infraganti taldearen kontzertua, 20:00etan Arriaga parkeko anfiteatroan.
  • Abuztuak 20, igandea: Ben Pantera taldearen kontzertua, 20:00etan Santa Maria plazan.
  • Abuztuak 24, osteguna: DAB konpainiaren Nun zira? dantza garaikideko ikuskizuna, Easo abesbatzarekin, 10:00etan Judimendiko parkean.
  • Abuztuak 27, igandea: Trapu Zaharra konpainiaren Por hacer un favor antzerki emanaldia, 10:00etan Hegoalde gizarte etxean.
  • Abuztuak 29, asteartea: Titiriteros de Binefar konpainiaren Cómicos de la legua txotxongilo ikuskizuna, 19:30ean Ibaiondo gizarte etxeko lorategian.
  • Abuztuak 31, osteguna: Zirko Txosko konpainiaren Oh-pera ikuskizuna, 19:30ean Iparralde gizarte etxeko plazan (antzerkia eta zirkua).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide