Asteburuko eguzkiaren eta beroaren ondoren, hodeiak bueltan dira lurralde osora, eta egun osoan mantenduko bide dira. Tarteka hodeitsu egongo da astelehena, batez ere goizean. AEMETen arabera euriren bat egon daiteke. Euskalmeten arabera, ez. Arratsaldean zertxobait garbituko den arren, hodeiak izango ditugu ere. Ipar ekialdeko haizea izango dugu, eta arratsaldean gogorrago egingo du ufa. Tenperaturek behera egingo duten arren, ez gara sargoriaz hain erraz libratuko: Gasteizen 15 eta 23 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Bihar ere hodeiak eta ostarteak izango dira, baina Lorenzo pixkanaka gailenduko da, batez ere arratsaldean. Ipar haizea izango dugu, gogorrago arratsaldean. Termometroan, minimoak dezente jaitsiko dira, baina maximoak bere horretan mantenduko dira: 12 eta 24 gradu artean.