Udararen sarbide ofizialarekin batera etorri da ere uda meteorologikoa. Izan ere, datozen egunetan giro eguzkitsua gailenduko da. Gaur iparraldeko haizearekin batera azalduko zaigu Lorenzo, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditugu, giroa freskatzeko. Termometroa 12 eta 27 gradu artean mantenduko da Gasteizen.
Asteburuari dagokionez, larunbata goizean goizeko lanbroekin hasiko da, baina, horiek jasotzean, garden mantenduko da. Igandea ere eguzkitsua izango da hasiera-hasieratik, baina arratsaldean bero hodeiak sortuko dira. Iragarpenaren arabera, ez du ematen ura askatuko dutenik, baina astelehenerako hori posible izan daiteke. Tenperaturei dagokienez, igotzeko joera mantenduko da: larunbatean 12 eta 30 gradu artean ibiliko da galinstanoa, eta, igandean, 16 eta 29 gradu artean.