Atzoko ekaitzen atzetik, badirudi zerua menia pixka bat emango duela. Oro har, zerua hodeitsu egongo da gaur goizean, eta arratsaldea sartzearekin batera hodei horiek gutxituz joango dira. Alabaina, haizea ez da baretuko, eta bolada gogorrak izango ditu iparretik. Minimoetan, beheranzko joera mantenduko da: 12 graduan hasi eta 23 igoko da galinstanoa.
Bihar eguzkitsu egongo dela diote bai Euskalmetek zein AEMETek. Ohi bezala, goizean laino batzuk agertuko dira, baina gero garbituko bide da. Eolo temati mantenduko da, iparretik ufa, bolada gogorrekin arratsaldean. Eguzkiaren presentzia nabarituko da maximoetan: Gasteizen 11 eta 27 gradura arteko aldea izango dute.