Hodeiak eta lainoak nagusi izango ditugu gaur, eta, tradizioari eutsita, zaparrada trumoitsuak izango ditugu, bereziki arratsaldean. Ipar osagaiko haizea izango da nagusi, baina 10 kilometro orduko langatik ez da pasako. Tenperaturek jaistera joko dute, 15 graduan hasi eta 24 graduraino Gasteizen.
Bihar zaparradekin hasi daiteke eguna, eta goizean zerua hodeitsu mantenduko da. Eguerditik aurrera, ordea, hodeitza gutxituko da apurka-apurka. Haizea iparraldean finkatuta mantenduko da, eta arratsaldean bolada gogor batzuk izan ditzake. Termometroari dagokienez, minimoetan egongo da aldaketa, galinstanoa 12 eta 23 gradu artean mugituko baita.