Joerari jarraiki, lurralde gehienean hodeiak espero dira gaurkoan ere, eta batez ere arratsaldean ekaitzak jo dezake. Eguerditik aurrera Eolok iparretik egingo du ufa. Termometroari dagokienez, goiza beroagoa izango da, baina arratsaldean ekaitzak giroa freskatuko du. AEMETen arabera 14 eta 26 gradu arteko aldea espero da.
Biharko hitza "goibel" da, Euskalmeten arabera. Bihar ere ekaitzak espero dira arratsalderako. Egun osoan ipar osagaiko haizea izango da jaun eta jabe. Tenperaturak antzera ibiliko diren arren, maximoak pittin bat jaitsiko dira, eguneko tartea Gasteizen 14 eta 23 gradu artean kokatuz.