Zerua hodeitsu mantenduko da, batez ere egunaren hasieran eta amaieran. Azken egunetan gertatu ohi den moduan, bero hodeiak nagusituko dira, eta horiek zaparra trumoitsu gisa askatu daitezke. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du, prezipitazio altuengatik. Euriaz gain, txingorra eta haize bolada indartsuak egon daitezkeela diote. Haizeak norabide aldakorra izango du, baina gehienetan hegotik egingo du ufa. Tenperaturak pixka bat jaitsiko dira: Gasteizen 15 eta 25 gradu artean izango dituzte.
Biharko ez da aldaketa handiegirik espero: zeru hodeitsuak eta, tarteka, oso hodeitsuak izango ditugu. Horiekin batera, zaparrada txiki eta ertainak bota ditzake, baita izaera trumoitsuarekin ere. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi. Tenperaturak bezperakoen berdinak izango dira, AEMETen arabera.