Goizean goizeko lanbroa altxatu ostean, zerua hodei gutxirekin egongo da. Batez arratsaldean erdi eta goi mailako hodeiak ager daitezke, norabide aldakorreko haizearekin batera. Tenperaturek igotzen jarraituko dute, Gasteizen 11 eta 30 gradu artean kokatuz.
Asteburuan ere antzera ibiliko da kontua. Larunbatean eguna tarteka hodeitsu egongo da, eta eguerditik aurrera bero hodeiak pilatuko direla iragarri dute. Trumoi zaparrada moduan erori daiteke atmosferan pilatutako lurruna. Hortaz, alkategai eta zinegotziak mahuka motzean eta, badaezpada ere, aterkia eskura joan beharko dira batzar aretoetara. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du larunbat arratsalderako, eurite arriskuagatik.
Iganderako ere antzeko iragarpena dago: tarteka hodeitsu, erdi eta goi hodeiekin, eta zaparradak botatzeko aukerarekin. Tenperaturak nahiko altu mantenduko dira, bai minimoak zein maximoak. 16 gradukoa izango da bi egunerako beheko langa, eta larunbatean eta igandean, hurrenez hurren, 32 eta 28 gradura iritsiko da, AEMETen arabera.
Bideoa: JUANMA GALLEGO / ALEA