Goizean goiz lainoak izango ditun arren, oro har zerua hodei gutxirekin mantenduko da gaur. Egongo diren bakarrak goi mailakoak izango direla dio Euskalmetek. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Arratsaldean iparrean finkatuko da, baina, aurreko egunetan ez bezala, ez du gogorregi joko. Tenperaturak antzera mantenduko dira, 12 eta 25 gradu artean.
Ostiralean ere lainoak izango ditugu, baina zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Haizeak ahul joko du, eta eguerdi aldera ipar osagaikoa izango da nagusiki, tarte biziren batekin. Tenperaturetan igarriko da aldaketa handiena, bereziki maximoak dezente handituko direlako: Gasteizen 11n hasi eta 30 gradura arte iritsiko dira.