⛅ EGURALDIA

Arratsaldean garbitzera joko du

Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 08:49

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur arratsaldean goi mailako hodeiak baino ez dira geratuko zeruan, eta bihar egoera hori mantenduko da. 

Eguna tarteka hodeitsu hasiko da, baina, arratsalde partean hodei gutxiago izango dira, eta garbiago geratuko da. Goi hodeiak baino ez dira espero. Iparretik egingo du ufa haizeak, eta batez ere arratsaldean gogorrago egingo du. Azken egunotako sargoriarekin jarraituko dugu, tenperaturak 12 eta 22 gradu arteko aldean ibiliko direlako Gasteizen.

Egoera hori biharko egun osoan mantenduko omen da, hodei gutxi egongo direlako zeruan. Haizea berdinetan ibiliko da, iparretik, eta zatarrago arratsaldean. Termometroetan, maximoetan igarriko da aldaketa gehiena, 12 graduan hasi eta 25 gradura igoko baita galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago